2019(e)ko apirilaren 12(a), ostirala

KORRIKA TXIKIA 2019

Aurten ere Magale ikastetxean Korrikarekin bat egin dugu. Gure ikastetxeko ikasleek astean zehar KLIKAren inguruan  jarduera ugari garatzeaz gain, azken ekintza nagusian parte hartu dute: Korrika Txikian, hain zuzen ere.

Urnietako kaleetan barrena euskara zabaltzen aritu dira korrika pausoz pauso. Izerdi pixka bat bota ostean, udaletxean aurtengo Korrikako dantza egin, bertso eder bat bota eta manifestu bat irakurri dute.

Gora Korrika!

Argazkiak ikusteko egin KLIKA estekan.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina