2017(e)ko irailaren 15(a), ostirala

ANTZERKI FORUM

LHko 6.mailako ikasleak, “Baketik” taldearen eskutik, balore etikoen inguruko antzerkiforumean parte hartzeko aukera ezin hobea izan dute aste honetan. Errealitatean gertatzen den egoera bat planteatu zaie eta horren inguruan antzezlan bat aurrera eraman dute.
Enpatia, arrazismoa, lagunak izatearen garrantzia, bidegabekeria, ea,… bezalako gaiak jorratu dituzte. Antzekia bukatu eta gero, pentsatzen jarri dituzte gure ikasleak: zer ikusi da? Horrelakorik gertatzen da gure gelan? Zergatik? Zer egin dezakegu hobetzeko? Laguntza eskatzen dugu?....
Bigarren zati batean, ikasleak beraiek protagonistak izan dira tailerrak antolatuz. Goizean ikusitako guztiaren inguruan, taldeka konpromezu hartzera gonbidatuak izan dira, horrelako egoerak ekiditzeko asmoarekin.
Mila esker Baketik taldeari gurekin egoteagatik !!!

Los alumnxs de sexto de Educación Primaria del colegio Presentación de María han participado en el “Antzerkiforum” organizado por “Baketik”. Se les han planteado situaciones conflictivas que suceden en el día a día y las han trabajado mediante teatros.
Han trabajado temas como el racismo, la injusticia, la importancia de la amistad… Tras acabar con el teatro han reflexionado sobre lo vivido respondiendo a un sinfín de  preguntas.
Tras esto, han disfrutado de los talleres organizados y, para finalizar, han sido invitados a llegar a acuerdos en clase para evitar situaciones similares en el futuro.

Agradecemos a Baketik por compartir estas vivencias con nosotros.



DSC_2453

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina