2016(e)ko otsailaren 24(a), asteazkena

ESKULAN TAILERRA

Duela gutxi gure ikastetxean eskulan tailer bat eraman dugu aurrera jolasorduetan. 5. mailako Aimar Oyarzabal eta Lucía Montero ikasleak izan dira arduradun nagusiak. 4. mailako Olatz Pagola, June Urdangarin etaJone Izagirreren ezinbesteko laguntza ere izan dute lan saioak aurrera eraman ahal izateko.
Eskulan tailerrean arroza eta galtzerdiak erabiliz kolore eta forma ezberdinetako elur panpin zoragarriak sortu dituzte. Esfortzu handiaren ostean emaitzak itzelak izan dira. 
Hurrengo asteetan tailer gehiago garatuko ditugu. 

Eskulan tailerra

1 iruzkin:

  1. Lan polita eta bikaina irakasle eta ikasleena. Ea hurrengoan zer asmatzen duzuen.

    ErantzunEzabatu