2019(e)ko ekainaren 9(a), igandea

XXV. DANTZARI TTIKI EGUNA

Larunbatean gure dantzari txikiak Bera-ra joan ziren hango XXV. Dantzari Ttiki egunean parte hartzera. Goizean herrian zehar plazaz plaza ibili ziren dantzan, eta eguerdi aldera jaialdi bikain bat eskeini zuten Tolosa, Ibarra, Legazpi eta Berako dantzariekin batera. Lagun berriak egiteko aukera aparta izan zuten, hango dantzariek beraien etxeetara bazkaltzera gonbidatu bait zituzten. Egun polita pasa zuten, eta Berako dantzariak noiz etorriko ote diren zai daude dagoeneko. Hona hemen egun hartako argazki batzuk: XXV.DANTZARI TTIKI EGUNA

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina